Pesadilla en Elm Street

Kartela inspiratzen duen filma gaztelaniazko azpitituluekin ikusi ahal izango da, jatorrizko bertsioan, aurtengo PreFANT zikloaren lehen proiekzio gisa, datorren ostegunean, hilak 15, 19:30ean, Golem-Alhóndiga zinemetako 1. aretoan. Sarrera doakoa izango da, eta aldez aurretik jaso beharko da leihatilan, egun berean, 16:30etik aurrera.

“A Nightmare on Elm Street”. Springwood (Ohio) fikziozko herri txikiko gazteek amesgaiztoak izaten dituzte: suak deformatutako aurpegia  duen eta laban zorrotzez jositako eskularrua daraman gizon bat atzetik segika joaten zaie haiek akabatu arte. Zenbait gazte, lo dauden bitartean, Fredy Krueger pertsonai higuingarri honen eskuetan hiltzen hasten dira.

Vincent debe morir

PreFANT zikloak Stéphan Castangen “Vincent must die” filmaren aurreestreinaldia hartuko du martxoaren 7an Gólem – Alhóndiga Zineman. Proiekzioa 19:30etan izango da eta sarrera, doakoa, aldez aurretik jaso beharko da leihatilan (gehienez 4 pertsona bakoitzeko), egun berean, 16:30etik aurrera.

“Vincent bere inguruko jendearen erasoak jasotzen hasi da, inolako arrazoirik gabe. Bere bizitza txepela iraultzen hasiko da, errealitatearen gaineko kontrola galduko du eta biolentzia areagotu egingo da, ihes egitea sahietsezina egingo zaion arte. Ihes egin bai, baina nora? “

Pelikula hau 2023ko Canneseko Zinemaldiko Kritikaren Astean aurkeztu zen eta Zuzendari Berri Onenaren saria jaso zuen, baita Sitges 2023ko Jaialdian Karim Leklourek irabazitako Aktore Onenaren saria ere.

Hemen informazio gehiago.