VOYAGES EN TÊTES ÉTRANGÈRES

2022 · Antonio Amaral. · Francia · 120 min

Atala:


maiatzak 7 / 17:30etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Yedel, Gulh eta Kadath kosmoseko entitate astralak dira. Lurrean geratzen dira gizakien gorputzekin eta izaerekin fusionatuta: horri “txertaketa” deitzen diote. Zertan ari dira hemen? Dagoeneko ez dakite. Txertaketak ez dira ondo ateratzen, espiral autosuntsitzaile batera eramaten dituzte. Zorionez, Lurra uzteko atea ireki zaie. Denbora gutxi dute, zazpi egun baino ez ditu zabalik iraungo. Horren ondoren, hemen harrapatuta geratuko dira betiko…

ANTONIO AMARAL

Zuzendari, gidoilari eta ekoizle frantsesa. Formakuntza autodidaktikoa du, animaziozko film laburrak zuzendu ditu eta 2019an nazioarteko hainbat jaialditan saritutako D’étoile en étoile bere lehen film luzea estreinatu zuen.

  • Zuzendaria / Antonio Amaral.
  • Gidoia / Antonio Corvo.
  • Ekoizpena / Antonio Amaral.
  • Musika / Fabrice Richaud.
  • Montaketa / Baitong Wang.
  • Aktoreak / Julien Darney, Mahamat Amine Benrachid, Elisabeth Mbaki, Ariane Louis, Marie-Myriam Lagny, Lucas Lettelier, Cyrille Mougas, Sam Rodrigues.