TRAS EL CRISTAL

1986 · Agustí Villaronga. · España · 110 min

Atala:


maiatzak 11 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Umeen hiltzaile izandako nazi bat altzairuzko birika batean konfinatuko dute etxe zahar batean, bere buruaz beste egiten saiatu ostean. Emazteak zaintzaile bat kontratatu dio, eta poliki-poliki agurearen iragan aztoragarriak gaztea erotu egingo du.

AGUSTÍ VILLARONGA

1953an jaiotako Mallorcako zinemagilea. Irudi irakaslea, zuzendari artistikoa, dekoratzailea, estilista eta bideo egilea izan zen bere lehen film laburrak egin aurretik. 1987an, Berlingo jaialdirako hautatua izan zen Tras el cristal bere opera prima filmatu zuen. Ondoren, El niño de la luna (1989), 99.9 (1997), El mar (2000), En la mente del asesino (2002), Pa negre multisaritua (2010), El rey de La Habana (2015) eta El vientre del mar (2021) lanekin jarraitu zuen. 2011n Zinematografiako Sari Nazionala jaso zuen.

  • Zuzendaria / Agustí Villaronga.
  • Gidoia / Agustí Villaronga.
  • Ekoizpena / Teresa Enrich
  • Musika / Javier Navarrete.
  • Montaketa / Raúl Román.
  • Aktoreak / Günter Meisner, David Sust, Marisa Paredes, Gisèle Echevarria, Imma Colomer, Josuè Guasch, David Cuspinera, Ricardo Carcelero, Alberto Manzano.