SÓLO SE MUERE DOS VECES

1997 · Esteban Ibarretxe · España · 92 min

Atala:


maiatzak 8 / 19:50etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Tete Morán aktorea da bokazioz, arrakastarako bere azken aukera aprobetxatzeko prest dago eta ospea lortzeko bere heriotza ere alde batera uzteko gai izango da. Baina lege fisiologikoak gupidagabeak dira, eta laster geratuko zaizkion paper bakarrak zonbienak izango dira. Horrela hasiko da bizitzatik eta heriotzatik egingo duen bidaia gorabeheratsua.

Esteban Ibarretxe

Filologia anglo-germanikoa ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Familiaren tradizioa jarraitzen saiatu, eta zortzi urte eman zituen Merkataritza Nabigazioan, eta Liberiako eta Panamako itsasontzietarako pilotu maila lortu zuen. Baina bere bokazio nagusia, bere anaiena bezala, zinema izan zen. Jose Miguel Ibarretxe anaiarekin lan egin zuen zinemarako hainbat proiektutan, hala nola Sólo se muere dos veces (1997), Sabotage!(2000), etaUn mundo casi perfecto (2011). Nacho Vigalondo zuzendari gisa finkatu zuen Los cronocrímenes (2007) filmaren ekoizlea ere izan zen. La venganza del artista calvo (1989), In vino veritas (1991) eta Malditas sean las suegras (1994) film laburrak zuzendu zituen. Sólo se muere dos veces lehen film luzearekin saria lortu zuen Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Jaialdian.

  • Zuzendaria / Esteban Ibarretxe
  • Gidoia / Jose Miguel Ibarretxe, Esteban Ibarretxe
  • Ekoizpena / Andrés Vicente Gómez
  • Musika / Santiago Ibarretxe
  • Montaketa / Pablo G. Plant
  • Aktoreak / Juan Inciarte, Álex Angulo, Rosana Pastor, Santiago Segura, Ángel de Andrés López, Jesús Bonilla, Saturnino García, Andoni Ferreño, Narciso Ibáñez Menta, Álvaro Ordóñez, David Pinilla, Susi Sánchez, Jon Ariño, Alaska, Aitor Mazo, Tina Sáinz