POLTERGEIST

1982 · Tobe Hooper · EE.UU. · 114 min

Atala:


maiatzak 12 / 22:30etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Klase ertaineko familia amerikar bat auzo idiliko batera doa bizitzera, baina etxe barruan gauza arraroak gertatzen hasten dira, azalpen posiblerik ez duten fenomeno paranormalak.

Tobe Hooper

Zinema zuzendari eta gidoilari estatubatuarra, beldurrezko generoan egindako lanagatik ezaguna. 1943ko urtarrilaren 25ean jaio zen Austinen (Texas). Bere gurasoak San Angeloko antzoki baten jabeak ziren eta 9 urterekin agertu zuen lehen aldiz zinemarekiko interesa, aitaren 8 mm-ko kamera erabili zuenean. Bere lanen artean daude La matanza de Texas (1974) kultuzko klasikoa,La matanza de Texas 2 (1986) haren lehen segidarekin batera; hiru aldiz Emmy sarietarako izendatutako El misterio de Salem’s Lot (1979) Stephen Kingen lanaren zinemarako moldaketa; eta Oscar sarietarako hiru izendapen jaso zituen eta Steven Spielbergek ekoitzi zuen Poltergeist (1982). 2003an, Hooper La matanza de Texas filmaren remake arrakastatsuaren ekoizleetako bat izan zen. Leatherface (2017) film luzea, Hooperrek ekoitzia eta teknikoki La matanza de Texaseko frankiziaren zortzigarren filma, bera hil baino egun bat lehenago estreinatu zen, 2017ko abuztuaren 26an.

  • Zuzendaria / Tobe Hooper
  • Gidoia / Steven Spielberg, Michael Grais, Mark Victor
  • Ekoizpena / Frank Marshall, Steven Spielberg
  • Musika / Jerry Goldsmith
  • Montaketa / Michael Kahn
  • Aktoreak / Craig T. Nelson, JoBeth Williams, Beatrice Straight, Dominique Dunne, Oliver Robins, Heather O’Rourke, Michael McManus, Virginia Kiser, Martin Casella, Richard Lawson, Zelda Rubinstein