PACO PLAZA

Atala:


maiatzak 12 / 20:00etan -

Sinopsia

Paco Plaza

Informazio Zientzietan lizentziatua eta ECAMen (Madrilgo Zinema Eskola) graduatua, Paco Plazak Tropismos (1995), Abuelitos (1999) eta Puzzles (2001) film laburrak filmatzen hasi zuen ibilbidea. 2002an, El segundo nombre bere lehen film luzea zuzendu zuen, eta lan horrekin Europako fantasia generoko film luze onenaren zilarrezko Mèliés saria lortu zuen Sitgeseko Zinemaldian.

2004an, Romasanta: la caza de la bestia filmatu zuen, baina behin betiko kontsagrazioa 2007an lortu zuen, Jaume Balaguerorekin elkartu eta beldurrezko [Rec] zinta zuzendu zuenean, saga arrakastatsuaren hasiera, hain zuzen ere. Ondoren, hainbat izendapen eta sari jaso dituzten Verónica (2016), Quien a hierro mata (2019) eta La abuela (2021) etorri dira.

  • Zuzendaria / Paco Plaza