MEMORIAS DE UN HOMBRE INVISIBLE

1992 · John Carpenter. · EE.UU - Francia · 99 min

Atala:


maiatzak 10 / 22:00etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Istripu arraro baten ondoren, yuppie ikusezin batek CIAko agente traidore batengandik ihes egiten du halabeharrez, bere bizitza berria jasaten saiatzen den bitartean.

JOHN CARPENTER

Carthagen, New Yorken, jaio zen 1947an, eta zinearen historiako genero zuzendari garrantzitsuenetakoa da. 1974an Dark Star lanarekin debutatu ondoren, Assault on Precinct 13 (1976) bere hurrengo filmak arreta deitu zuen, eta mundu mailan Halloween (1978) filmak eman zion ospea, txarteldegiko lan arrakastatsua eta “slasher” izenekoaren zutabeetako bat. 80ko eta 90eko hamarkadetan jadanik, dagoeneko erabateko klasiko bilakatu diren zenbait film egin zituen: The Fog (1980), Escape from New York (1981), The Thing (1982), Christine (1983), Big Trouble in Little China ( 1986), They Live (1988), Village of the Damned (1995) edo Vampires (1998). 

  • Zuzendaria / John Carpenter.
  • Gidoia / Robert Collector, Dana Olsen, William Goldman, H.F. Saint.
  • Ekoizpena / Bruce Bodner, Dan Kolsrud, Arnon Milchan.
  • Musika / Shirley Walker.
  • Montaketa / Marion Rothman.
  • Aktoreak / Chevy Chase, Daryl Hannah, Sam Neill, Michael McKean, Stephen Tobolowsky, Jim Norton, Pat Skipper.