LIFEFORCE

1985 · Tobe Hooper. · Reino Unido · 116 min

Atala:


maiatzak 8 / 17:30etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Halley kometa ikertzen ari den espazio-transbordadorearen misioak banpiro espazialen arraza gaizto bat dakar bueltan.

TOBE HOOPER

1943ko urtarrilaren 25ean Austinen, Texasen, jaio zen Tobe Hooperrek joan den 2017ko abuztuan utzi gintuen. Beldurrezko generoaren ezinbesteko figura, La matanza de Texas (1974) lan indartsuarekin, Eggshells (1969) lan esperimentalaren ondoren egin zuen bigarren film luzearekin, genero hori goitik behera irauli zuenetik. Gorabeherez betetako ondorengo ibilbidean, oso lan interesgarriak etorri ziren, Stephen Kingen eleberrian oinarritutako Salem’s Lot (1979) TV moviea, The Funhouse (1981) eta, inolako zalantzarik gabe, bere arrakasta komertzial handiena izan zen Poltergeist (1982), Steven Spielbergek idatzi eta ekoiztutakoa. Cannon etxerako hiru lan sinatu ondoren, Lifeforce (1985), Invaders of Mars (1986), William Cameron Menziesen klasikoaren remakea eta bere “sarraskiaren” bigarren partea,  The Texas Chainsaw Massacre 2 (1986), Hooperrek telesailak eta gero eta maila eskasagoko filmak egin zituen. Mick Garrisek berreskuratu zuen azken urteetan, beldurrezko Master of Horror antologia sailerako, bere belaunaldiko beste kide batzuekin batera, Don Coscarelli, Joe Dante edo John Landis, besteak beste.

  • Zuzendaria / Tobe Hooper.
  • Gidoia / Colin Wilson, Dan O’Bannon, Don Jakoby.
  • Ekoizpena / Yoram Globus, Menahem Golan.
  • Musika / Henry Mancini.
  • Montaketa / John Grover.
  • Aktoreak / Steve Railsback, Peter Firth, Frank Finlay, Mathilda May, Patrick Stewart, Michael Gothard, Nicholas Ball, Aubrey Morris, Nancy Paul.