LA MUJER INVISIBLE

1940 · A. Edward Sutherland. · EE.UU · 72 min

Atala:


maiatzak 9 / 22:00etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Motibo ezkutua duen modelo erakargarri batek, ikusezintasun-makina batean berarekin esperimenta dezaten eskaintzen du bere burua.

A. EDWARD SUTHERLAND

1895ean Londresen jaiotako zinema aktore eta zuzendaria. 1925 eta 1956 artean 50 film baino gehiago zuzendu zituen, Paramount, Universal eta RKOrentzat lan eginez. 1930eko eta 1940ko hamarkadetan aurrerapausoa eman zuen, ikusleen aldetik oso harrera ona izan zuten eta Laurel & Hardy eta W.C. Fields protagonista zituzten komedia sorta eginez. 1940an, Abbott eta Costelloren debuta izan zen One Night in the Tropics lana zuzendu zuen. Beste film aipagarri batzuk Too Much Harmony (1933), Palmy Days (1935), The Flying Deuces (1939), The Navy Comes Through (1942), Dixie (1943) eta Follow the Boys (1944) dira. Palm Springsen hil zen 1973an.

  • Zuzendaria / A. Edward Sutherland.
  • Gidoia / Curt Siodmak, Joe May, Robert Lees, Frederic I. Rinaldo, Gertrude Purcell.
  • Ekoizpena / Burt Kelly.
  • Musika / Frank Skinner.
  • Montaketa / Frank Gross.
  • Aktoreak / Virginia Bruce, John Barrymore, John Howard, Charles Ruggles, Oskar Homolka, Edward Brophy, Donald MacBride, Margaret Hamilton.