EL EXORCISTA

1973 · William Friedkin. · EE.UU. · 122 min

Atala:


maiatzak 11 / 22:00etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

12 urteko neskato xarmagarri batek besteen ezaugarriak eta ahotsak bere egiten dituenean medikuek ez dakite zer egin. Jendea hiltzen hasten den heinean, neskatoaren ama konturatzen da deabrua bere alabaz jabetu dela, eta bere alabarentzat itxaropen posible bakarra bi apaizengan eta deabru-exorzismo erritu zaharrean dagoela.

WILLIAM FRIEDKIN

1935ean Chicagon jaiotako zuzendari eta gidoilari estatubatuarra. 1962an hasi zuen bere ibilbidea telebistarako lanak eginez, La hora de Alfred Hitchcock, adibidez. Zineman egin zuen lehen filma Good Times (1967) izan zen. Baina bere izena 1971n egin zen ezaguna The French Connection maisulana zuzendu zuenean. Arrakasta horren ondoren beldurrezko zinemaren maisulana iritsi zen, El exorcista (1973). Bere filmografian The Night They Raided Minsky’s (1968), Boys in the Band (1970), Sorcerer (1977), Cruising (1980), To Live and Die in L.A. (1985), Jade (1995), Rules of Engagement (2000) eta The Hunted (La presa) (2003) lanak ere aurki ditzakegu.

  • Zuzendaria / William Friedkin.
  • Gidoia / William Peter Blatty.
  • Ekoizpena / William Peter Blatty.
  • Montaketa / Norman Gay, Evan A. Lottman.
  • Aktoreak / Ellen Burstyn, Max von Sydow, Lee J. Cobb, Kitty Winn, Jack MacGowran, Jason Miller, Linda Blair, William O’Malley, Barton Heyman.