CERDITA

2022 · Carlota Pereda. · España · 99 min

Atala:


maiatzak 6 / 17:50etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Sararentzat, udak bere herri txikiko beste nesken etengabeko isekak jasan behar izatea besterik ez du esan nahi. Baina dena amaitu egingo da ezezagun bat herrira iritsi eta bere jazarleak bahitzen dituenean.

Carlota Pereda.

Carlota Pereda 1975ean jaio zen Madrilen, eta zinema eta fikziozko telesailen zuzendaria eta gidoilaria da. ECAMen lizentziatu ondoren, gidoigile, zuzendari eta telesailetako gidoien ikuskaria izan da. Beste batzuen artean, Periodistas, Acacias 38, El secreto de Puente Viejo, Lex, Los hombres de Paco eta Águila Roja telesailen gidoiak ikuskatu ditu, eta azken horrengatik Telebista Akademiaren Iris Sarirako izendapena jaso zuen. Bere lehenengo film laburra, Las rubias (2016), nazioko eta nazioarteko 140 lehiaketa baino gehiagotan aukeratu zuten, eta jaialdi ospetsuetan saritu zuten. Cerdita (2018), bere bigarren film laburra, nazioarteko 300 jaialdi baino gehiagotan izan zen aukeratua, eta 90 sari baino gehiago lortu zituen, Forque eta Goya sariak, besteak beste. Cerdita (2022) bere lehen film luzea da. Sundance 2022an estreinatu zen, eta Goya sarietarako hainbat izendapen jaso zituen. Horien artean zuzendaritza berri onenaren saria. Gaur egun, Carlota bere hurrengo film luzean ari da lanean.

  • Zuzendaria / Carlota Pereda.
  • Gidoia / Carlota Pereda.
  • Ekoizpena / Merry Colomer.
  • Musika / Olivier Arson.
  • Montaketa / David Pelegrin.
  • Aktoreak / Laura Galán, Richard Holmes, Carmen Machi, Irene Ferreiro, Camille Aguilar, Claudia Salas, José Pastor, Fernando Delgado-Hierro, Julián Valcárcel, Amets Otxoa, Pilar Castro, Chema del Barco, Fred Tatien, Stéphanie Magnin.