CALAMITY

2020 · Rémi Chayé · Frantzia, Danimarka · 82 min

Atala:


maiatzak 15 / 15:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

1863, Ameriketako Estatu Batuak. Bizitza hobe baten itxaropenarekin mendebalderantz doan karabana batean, Martha Janeren aitak zauriak jasango ditu, eta, beraz, bera arduratu beharko da familiaren gurdia gidatzeaz eta zaldiak zaintzeaz. Ikastea zaila da baina, hala ere, inoiz ez da hain aske sentitu. Zaldiz hobeto ibiltzeko, prakak janztea eta ilea moztea erabakiko du, eta, horrela, guztia posible den mundu basati batean agertzen zaizkion hamaika zailtasunen aurrean bere benetako izaera azaleratuko duen polemika handia sortuko du.

Rémi Chayé

Rémi Chayék kasualitatez ezagutu zuen animaziozko zinema marrazkilari gisa lanean ari zela. 2003an La Poudrière animaziozko zine eskolan sartu zen, eta bertan hiru film labur zuzendu zituen. Ondoren, storyboardetan eta zuzendari laguntzaile gisa egin du lan hainbat filmetan, animaziozko film luze onenaren Oscar sarirako izendatutako El secreto del Libro de Kells (2008), animaziozko film onenaren Cesar saria irabazi zuen El lienzo (2011), edo Annecyko Animazio Jaialdian aipamen berezia jaso zuen Kerity, la casa de los cuentos (2009) lanetan, besteak beste. Annecyko jaialdian ikus-entzuleen saria jaso zuen El techo del mundo (2015), da bere opera prima. Lan horren egile grafikoa ere bada. 2020an, Annecyko jaialdian film luzearen Cristal saria jaso zuen Calamity filmarekin itzuli zen.

  • Zuzendaria / Rémi Chayé
  • Gidoia / Rémi Chayé, Sandra Tosello, Fabrice de Costil
  • Ekoizpena / Cleland Jericca, Claus Toksvig Kjaer, Claire La Combe, Henri Magalon
  • Musika / Florencia di Concilio
  • Montaketa / Benjamin Massoubre