Patxi Azpillaga eta Begoña Vicario

Patxi Azpillaga (Azpeitia, 1959) eta Begoña Vicario (Caracas, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak dira, Komunikazioko eta Arte Ederretako fakultateetan, hurrenez hurren. Biek ala biek bizitza oparoa izan dute Graduetan eta Masterretan irakasle gisa, eta erruz ikertu eta argitaratu dituzte artikulu eta liburuak beren esparruetan, hala nola Begok, animaziozko zinemaren errealizatzailea ere badena, Sistiaga, el trazo vibrante (Animadrid, 2008), Euskal animazio zinema (Euskal Zinema Bideo Bilera, 2017), eta Patxik, Ikus-entzunezkoen sektorerako laguntzen gida (Ibaia, 2000) eta Euskal Zinemagintzaren azterketa ekonomikoak hainbat aldizkari eta liburu kolektibotan.

Azken urteotan, Patxik eta Begok, beste artista batzuekin lankidetzan aritzeaz gain, esate baterako Josu Rekalderekin batera Multiverso beka ospetsuarekin hornitutako Esther Ferrer. Denboraren Hariak bideoarte-dokumentalaren proiektuan, hogei bat sortzailerekin batera Hauazkena animazio-taldea osatu dute, eta sei film labur ekoiztu dituzte: Beti Bezperako Koplak (2015), Areka (2016), Miraila (2017), En la luna (2018), Ehiza (2020) eta Hirian ibiltzako jarraibideak (2021), guztiak ere naizoarteko jaialdietan zabalduta eta sarituak, besteak beste Zinebiko Euskal Zinemaren Sari Nagusiarekin 2017an.

 

Macarena Gómez

50eko hamarkadako psikopata, laurogeiko hamarkadako punkia, Lope de Vegaren andere ez hain leloa, neska txiki akastuna, emakume zuri ezkonduak bilatzen du, fashionista zoroa, euskal sorgin deabrutua, martzianoaren neska-laguna, ilerik gabeko burua, Watsonen adiskide betaurrekoduna, olagarro-emakumea, kanariar-penintsularra, auzokide gogaikarria eta jendearen bihotza ikusten duen begirik gabeko neska. Horrelakoa da Macarena Gómez, paper hauengatik ezaguna den neska aktore espainiarra: Montse Musarañas lanean, Silvia Las brujas de Zugarramurdi filmean eta Lola Reynolds La que se avecina telesailean.