TOPAKETA Carlota Peredarekin

Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderatuko du Carlota Peredarekin, Azkuna Zentroko Bastida Aretoan, maiatzaren 6an, zapatuan, 12:15ean, egingo den topaketa. Carlota “Cerdita” filmaren zuzendaria da eta aurtengo FANTrobia sariaren irabazlea.

“Euskarazko zinema: oraina eta etorkizuna, aukerak eta erronkak” TOPAKETA

Azkuna Zentroko Bastida Aretoan izango da topaketa hau, eguerdiko 12:15etan, maiatzaren 7an, domekan. Bego del Teso kazetari eta zinema kritikariak moderatuko du.

Euskarazko zinemari buruzko topaketa honetan, besteak beste, Paul Urkijo zuzendaria; Nitya López aurten FANTen Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Cóndor eta Ñora Alacrán laburmetraia aurkezten duena; Eneko Muruzabal, aurten FANTen Polita laburmetraia aurkezten duena; Alaitz Arenzana, FANTeko Ikuspegi Fantastikoko epaimahaikide eta Zinegoak zinemaldiaren zuzendaria; Vanesa Fernández, ZINEBIko zuzendaria; Larraitz Zuazo, Begira Produkzioak taldekoa; Aitor Gametxo, zinemagilea; Mar Izquierdo, ZINEUSKADIko koordinatzailea eta Ander Barinaga-Rementeria, aktore eta ekoizlea.

“Mitologika” ERAKUSKETA

Erakusketa hau Barrainkua Udaltegian ikusgai dago. Euskal mitologiako pertsonai nagusien irudi-galeria honetan Zugarramurdiko sorginak, Mari jainkosa, Gaueko Jentikal eta Basakaun, deabruak, iratxoak eta erraldoiak bezalako euskal mitologiako pertsonaiak izango dira protagonistak. Ilustrazioen erakusketa honek antzinako izaki mitologiko haiei buruzko ikuspegi irudimentsu eta garaikidea eskaintzen du.

Erakusketa Raquel Alzetaren (Barakaldo, 1972) ilustratzailearen eskutik dator.

“SiN tíNtulo” ERAKUSKETA

Erakusketa hau, Daniel Esteves Bilbao FormARTEko artistaren ilustrazioekin, Via de Fuga kafetegian, maiatzaren 4tik aurrera ikusi ahal izango da. Artista oso zorrotza da bere lanekin. Perspektiba eta kolorea menderatuz, bere marrazkiak kalitate handikoak dira, beraz, irudimen eta ironia fantastikoko lanak egiten ditu.

“Mitologia, sorginak eta magia” ERAKUSKETA

Deustuko Liburutegiak “Mitologia, sorginak eta magia” erakusketa hartuko du maiatzaren 13ra arte. Erakusketa hainbat materialekin osatzen da, hala nola, liburu, komiki, film edo CD ezberdinekin.

“Sugaar eta munduko dragoiak (Kobazuloetatik liburutegietara)” ERAKUSKETA

Begoñako Liburutegiak “Sugaar eta munduko dragoiak (Kobazuloetatik liburutegietara)” erakusketa hartuko du maiatzaren 5etik, eta hemen, dragoiek literaturan, komiki munduan, zineman eta musikan utzitako aztarnak jarraitzeko gonbidapena egingo zaio publikoari.

Claudia Gilen KONTZERTUA

Maiatzaren 6an, 22:00etan, Via de Fuga kafetegian Claudia Gilen kontzertua egongo da. Ikuskizun honetan, pop, rock, soul eta zinemako musikaz gozatu ahal izango da.

ESKAINTZA GASTRONOMIKOA

Jaialdia gastronomiaren mundura ere zabaltzen da aurten eta fantasiazko zinean oinarritutako platerak eskainiko dira Mariñela jatetxean.

HITZALDIA

Apirilaren 28an, 19:00etan, masterclass bat egingo da Jon Mikel Bañalesen eskutik, DC Comicsen ilustratzailearen eskutik, FNAC Bilbon, “Dibujando cómics: entorno profesional y proceso creativo” izenburupean.

ROL JOKUA

Apirilaren 29an, 16:00etatk 20:35etara, euskal mitologiaren inguruko rol saio bat egongo da “Adur & Atopia RPG” izenburupean. Doakoa eta euskaraz izango da, La Perrera Udaltegian. Parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea hurrengo estekan: https://labur.eus/lstco