VESPER

2022 · Kristina Buožytė, Bruno Samper. · Francia-Lituania-Bélgica · 114 min

Atala:


maiatzak 10 / 17:50etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

Vesper, bere aita paralitikoarekin batera, birusek eta genetikoki eraldatutako organismoek herritar gehienak suntsitu dituzten egoera gogorrean bizirik irauteko borrokan ari den neskatoa da. Orain, oligarkia batek, “gotorleku” deiturikoen kontrola du, eta bertan pribilegiatu gutxi batzuk bizirik diraute, azken belaunaldiko bioteknologiari esker. Egun batean, gotorleku batetik datorren hegazkin batek istripua izan eta lurra joko du. Vesperrek bizirik atera den pertsona bakarra aurkituko du, etorkizun hoberako gakoa izan daitekeen sekretua ezkutatzen duen Camellia.

KRISTINA BUOŽYTĖ, BRUNO SAMPER

Kristina Buožytė 1982an jaio zen, eta Vilniuseko Musika eta Antzerki Akademian ikasi zuen. 2008an graduatu zen. Ondoren, proiektu askotan egin du lan eta bere film laburrengatik nabarmendu da, Change the Record (2005) eta The Collectress (2008), besteak beste. 1974an jaiotako Bruno Samper diziplina anitzeko artistak izena lortu du diseinuan, arte digitaletan eta narrazio interaktiboan errealitate birtualeko/areagotuko esperientziekin. Vanishing Waves (2012) izan zen elkarrekin egin zuten lehen lana, eta, ondoren ABCs of Death 2 (2014) haren segmentua. Vesper, euren azken proiektua, pandemiaren puntu gorenean filmatu zen.

  • Zuzendaria / Kristina Buožytė, Bruno Samper.
  • Gidoia / Brian Clark, Kristina Buožytė, Bruno Samper
  • Ekoizpena / Kristina Buožytė, Daiva Jovaisiene, Asta Liukaityte, Alexis Perrin.
  • Musika / Dan Levy.
  • Montaketa / Suzanne Fenn.
  • Aktoreak / Raffiella Chapman, Eddie Marsan, Rosy McEwen, Richard Brake, Melanie Gaydos, Edmund Dehn.