THE VISITOR FROM THE FUTURE

2022 · François Descraques · Francia-Belgica · 102 min

Atala:


maiatzak 7 / 18:00etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

2555. Suntsituta dagoen etorkizunean, apokalipsiak Lurra mehatxatzen du. Azken itxaropena denboran bidaiatzeko gai den gizon batengan dago. Bere egitekoa: iraganera itzuli eta gertaeren nondik norakoa aldatzea. Baina Denbora Brigada, denboraren polizia, haren atzetik dabil garai guztietan zehar. Horrela hasiko da erlojuaren kontrako lasterketa Etorkizuneko Bisitariarentzako…

FRANÇOIS DESCRAQUES

Zuzendari eta gidoilari frantsesa. 4 denboraldi, 3 manga, tira komiko bat, eleberri bat eta orain film luze bihurtu duen Le Visiteur du Futur telesailaren sortzailea. Idazlea eta telesailen zuzendaria ere bada, nazioartean film luze gisa estreinatutako Dark Stories (2019) beldurrezko telesail antologikoaren zuzendaria, batez ere.

  • Zuzendaria / François Descraques
  • Gidoia / Slimane-Baptiste Berhoun, François Descraques
  • Ekoizpena / Robin Boespflung Vonier, Stéphane Parthenay
  • Musika / Jimmy Tillier
  • Montaketa / Quentin Eiden
  • Aktoreak / Florent Dorin, Arnaud Ducret, Enya Baroux, Raphaël Descraques, Slimane-Baptiste Berhoun, Audrey Pirault, Mathieu Poggi, Vincet Tirel, Assa Sylia, Lénie Cherino, David Coscas