THE BOY BEHIND THE DOOR Atal ofiziala 2022

THE BOY BEHIND THE DOOR
2020 · David Charbonier, Justin Powell · EE.UU. · 88 min
Atala: Atal ofiziala 2022
maiatzak 7 / 16:15etan Azkuna Zentroa Auditorioa
Beldurrezko gaua Bobby hamabi urteko mutikoaren eta Kevin bere lagunik onenaren zain dago, eskolatik irtetean etxera bidean bahitzen dituztenean. Askatzea lortu ondoren, Bobbyk korridore ilunetan barrena egingo du bidea, bere harrapatzailea bere presentziaz ohar ez dadin otoitz eginez, eta pauso bakoitzean hura saihestuz. Gauzak okertu egingo dira beste ezezagun bat iristen denean. Bahitzailearekin duen akordio misteriotsua Kevinentzat zorigaiztokoa izan liteke. Laguntza eskatzeko modu barik eta norabide guztietan landa iluneko kilometroak dituela, Bobbyk erreskate-misio bati ekingo dio, Kevin eta biak handik bizirik irteteko… edo saiakeran hiltzeko erabakia hartuta.
Lagunak haurtzarotik, Off-Season (2013) film laburrarekin hasi ziren elkarlanean. 2021 ean lehen bi film luzeak estreinatu dituzte,The Djinn eta The Boy Behind the Door.
- Zuzendaria / David Charbonier, Justin Powell
- Gidoia / David Charbonier, Justin Powell
- Ekoizpena / Jim Hart, John Hermann, Ryan Lewis, Rick Rosenthal, Ryan Scaringe
- Musika / Anton Sanko
- Montaketa / Stephen Boyer
- Aktoreak / Lonnie Chavis, Ezra Dewey, Kristin Bauer van Straten, Micah Hauptman, Scott Michael Foster, Rich Ceraulo Ko, Anna B. Shaffer