TAILGATE

2019 · Lodewijk Crijns · Belgika, Herbehereak · 82 min

Atala:


maiatzak 8 / 13:45etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Hans, bere buruaz ziur dagoen gizon bat, herrialdearen beste aldean dagoen bere gurasoen etxerantz doa familiarekin batera. Bidean, trafikoko borroka bat eragingo du beste gidari batekin, eta hark, mendeku gisa, familiari jarraitu eta Hans bere egoaren aurrez aurre jarriko du. Hans bere familiaren kontrola galtzen hasten denean, beste gidariak presionatu egingo du, behin izan zen ume beldurti eta zaurgarria bilakatu arte.

Lodewijk Crijns

1999an Jesus Is a Palestinian lanarekin debuta egin zuen zinemagile holandarra. Filma Tiger sarirako izendatua izan zen Rotterdameko Nazioarteko Zinemaldian. Ondoren, With Great Joy (2001) eta telebistarako Loverboy (2003) eta Hitte / Harara (2008) filmak zuzendu zituen. 2012an, Crijnsek, zineman arrakasta handia lortu eta 325.000 ikus-entzule baino gehiago erakarri zituen Only Decent People filma zuzendu zuen.

  • Zuzendaria / Lodewijk Crijns
  • Gidoia / Lodewijk Crijns
  • Ekoizpena / Frans van Gestel, Arnold Heslenfeld, Laurette Schillings
  • Musika / Steve Willaert
  • Montaketa / Bert Jacobs
  • Aktoreak / Jeroen Spitzenberger, Anniek Pheifer, Roosmarijn van der Hoek, Liz Vergeer, Willem de Wolf, Truus te Selle, Hubert Fermin