SHIN ULTRAMAN

2022 · Shinji Higuchi. · Japón · 118 min

Atala:


maiatzak 8 / 17:50etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

“S Motako Espezieak” izenez ezagutzen diren identifikatu gabeko bizi-forma erraldoiak etengabe agertzea ohikoa bihurtu da Japonian. Arma konbentzionalek ez dute inolako eraginik haietan. Aukera guztiak agortu ondoren, Japoniako Gobernuak S Motako Espezieak Ezabatzeko Protokoloa aldarrikatu, eta hori gauzatzeko talde berezia osatu du. S Motako Espezieen mehatxua larriagotzen ari den bitartean, zilar-koloreko erraldoi bat agertuko da Lurreko atmosferatik harantzago.

Shinji Higuchi.

Efektu berezien arloan trebatutako zuzendari japoniarra. Zuzendari gisa egin dituen filmen artean El hundimiento de Japón (2006), Ataque a los titanes (2015) eta Shin Godzilla (2016) nabarmentzen dira.

  • Zuzendaria / Shinji Higuchi.
  • Gidoia / Hideaki Anno.
  • Ekoizpena / Hideaki Anno, Takehiko Aoki, Minami Ichikawa, Tomoya Nishino, Takayuki Tsukagoshi.
  • Musika / Shiro Sagisu.
  • Montaketa / Hideaki Anno, Youhei Kurihara.
  • Aktoreak / Takumi Saitoh, Masami Nagasawa, Hidetoshi Nishijima, Daiki Arioka, Akari Hayami, Tetushi Tanaka, Ryô Iwamatsu, Kyûsaku Shimada.