[REC]

2007 · Jaume Balagueró, Paco Plaza. · España · 78 min

Atala:


maiatzak 11 / 20:25etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

Erreportari bat eta bere kameraria erreportaje bat egiten ari dira suhiltzaileen estazio batean, haien lanbidea, bizimodua eta arrisku-egoerak irudikatzeko. Baina gaueko irteera batean laguntzen dieten bitartean, erreskateko ohiko esku-hartzea zirudiena benetako infernu bihurtuko da. Ustekabean, arauak aldatu egin dira. Orain, axola duen gauza bakarra ezkutatzea da, bizirik irautea, ihes egiten saiatzea. Beldurra garaitzea… beldurrak gu garaitu arte. Eta grabatzen jarraitu. Edozer gertatuta ere. Azken unera arte.

JAUME BALAGUERÓ, PACO PLAZA.

Jaume Balaguerok eta Paco Plazak euren herrialdeko beldurrezko zinemaren erreferente gorenetakoak izatea irabazi dute. Balaguerók Los sin nombre (1999) filmarekin egin zuen bere debuta, eta ibilbide distiratsuarekin jarraitu zuen. Ibilbide horretan Darkness (2002), Frágiles (2005), Mientras duermes (2011) eta Venus (2022) nabarmentzen dira. Paco Plazak El segundo nombre (2002) filmarekin debutatu zuen. Ondoren etorri ziren Romasanta: La caza de la bestia (2004), Verónica (2017) Quién a hierro mata (2019), eta La abuela (2021). Biak batera [Rec] sagaren arduradunak dira.

  • Zuzendaria / Jaume Balagueró, Paco Plaza.
  • Gidoia / Jaume Balagueró, Paco Plaza, Luiso Berdejo.
  • Ekoizpena / Julio Fernández.
  • Montaketa / David Gallart.
  • Aktoreak / Manuela Velasco, Ferran Terraza, Jorge-Yamam Serrano, Pablo Rosso, David Vert, Vicente Gil, Javier Botet, Carlos Vicente, Martha Carbonell.