[REC] TERROR SIN PAUSA

2022 · Diego López-Fernández · España · 105 min

Atala:


maiatzak 11 / 18:15etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

[REC], 2007an estreinatu ondoren Espainiako zineman mugarri bilakatu zen beldurrezko filma da. Julio Fernández Filmax-eko ekoizlearen apustuak generoa birdefinitu zuen herrialde barruan eta kanpoan, Jaume Balaguerok eta Paco Plazak zuzendutako proposamen berritzailearekin. 15 urte geroago, mugarri horren protagonistek filmaren gakoak aztertu dituzte. Irudi argitaragabez betetako dokumental honek historia desklasifikatu eta mitoa berpizten du.

DIEGO LÓPEZ-FERNÁNDEZ

El Buque Maldito fanzinearen argitaratzailea 2005etik. Estatuko eta nazioarteko hainbat argitalpenetan hartu du parte, eta baita liburu kolektiboetan ere. 2010ean, David Pizarrorekin batera, Los perversos rostros de Víctor Israel dokumentala zuzendu zuen. Ondoren, Silencios de pánico. Historia del cine fantástico y de terror español, 1897-2010 liburua idatzi zuten, 2013an argitaratua. 2018an Jack Taylor, testigo del fantástico dokumentala estreinatu zuen eta 2020 La dama del Fantaterror, Fant-ean proiektatu zena. Gaur egun, eta 2010etik, Sitgeseko Zinemaldiko Brigadoon saileko programatzailea da.

 

  • Zuzendaria / Diego López-Fernández
  • Gidoia / Diego López-Fernández.
  • Ekoizpena / Carlos Fernández, Laura Fernández, Nadine Rothschild.
  • Musika / Buio Mondo.
  • Montaketa / Alberto Calveres.
  • Aktoreak / Jaume Balagueró, Paco Plaza, Manuela Velasco, Vicente Gil, Ángel Sala, Nacho Vigalondo, Koldo Serra, Javier Botet, Sandra Astor, Alberto Marini.