NO DOGS OR ITALIANS ALLOWED

2022 · Alain Ughetto. · Francia-Italia-Portugal-Suiza · 70 min

Atala:


maiatzak 10 / 20:00etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

XX. mendearen hasieran, Italiako iparraldean, Ughetteran, Ughetto familiaren sorlekuan. Eskualde horretako bizitza oso gogorra da, Ughettoarrak atzerrian bizitza berria hastearekin amesten dute. Kondairak dioenez, Luigi Ughettok Alpeak zeharkatu eta bizitza berria hasi zuen Frantzian, bere familia maitearen patua betiko aldatuz. Bere bilobak familiaren historia kontatzen digu.

Alain Ughetto.

Alain Ughettok bere aitarengandik eta aitonarengandik jaso zuen brikolajearekiko zaletasun handia, eta animazioaren bitartez sartzen du bere zineman. 1985ean, Alain Resnaisek animaziozko film labur onenaren Cesar saria eman zion, La Boule lanarengatik. 2013an Jasmine zuzendu zuen. Bertan, 70eko hamarkadaren bukaerako Teheran zalapartatsuan izandako maitasun istorioa aurkezten du. Heldutasun prozesu luzearen ondoren, gaur bere aitonaren istorioari ematen dio forma berriro, eta, horren bitartez, italiar etorkin askorenari.

  • Zuzendaria / Alain Ughetto.
  • Gidoia / Alexis Galmot, Anne Paschetta, Alain Ughetto.
  • Ekoizpena / Alexandre Cornu.
  • Musika / Nicola Piovani.
  • Montaketa / Denis Leborgne.
  • Aktoreak / Iris Alexandre, Elie Chapuis, Chaitane Conversat, Ignacio De Marco, Francesca Ferrario, Iris Grange, Kim Keukeleire, Cyril Maddalena, Lorelei Paliès, Sophie Roze, Patricia Sourdes, Marjolaine Parot.