MALLEUS

2023 · Andrés Rafael Zabala. · Italia · 92 min

Atala:


maiatzak 7 / 22:00etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Nor dabil Bearen atzetik? Nork behartzen du etxean giltzapetuta geratzera, berriro eraso egingo dioten beldurrez? Nork hil zuen haren senarra? Beak bere torturatzailearen aurpegia ikusi du, baina garezurreko traumatismoa dela eta ez du ezer gogoratzen. Ala ez gogoratzea aukeratu du?

ANDRÉS RAFAEL ZABALA

1967an Argentinan jaioa, 1976an bere familiak Italiara emigratu behar izan zuen diktadura militarretik ihes eginez. Zineman eta telebistan graduatu zen eta dokumentalak eta reality show-ak zuzendu ditu telebistako hainbat kanaletarako. Halaber, 9 film labur egin ditu, hala nola, nazioko eta nazioarteko zinemaldietan erakutsi diren Sotto sotto (2006) eta Una passeggiata improvvisa (1998). 2014an, A Dark Rome film luze independentea zuzendu zuen, eta, mundu osoko hainbat jaialditan hautatua izateaz gain, “Best Thriller of 2015” saria ere irabazi zuen New Yorkeko Macabre Faire Film Festival izenekoan. 2020an, “Directores desobedientes – La cinematografía de ayer y de hoy más allá de las reglas” liburua argitaratu zuen.

  • Zuzendaria / Andrés Rafael Zabala.
  • Gidoia / Rosanna Fedele, Andrés Rafael Zabala.
  • Ekoizpena / Andrés Rafael Zabala.
  • Musika / Federico Landini.
  • Montaketa / Andrés Rafael Zabala.
  • Aktoreak / Rosanna Fedele, Massimiliano Graziuso, Romeo Zabala, Francesco Polizzi, Giulia Sanna, Fabio Capozzi, Francesco Di Biase, Valerio Orsini.