LA PROFECÍA

1976 · Richard Donner · AEB · 111 min

Atala:


maiatzak 14 / 15:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Robert eta Katherine Thornek dena dutela dirudi. Ezkonduta daude eta zoriontsu dira, baina euren desiorik handiena seme-alabak izatea da. Katharinek erditzen duen umea hilda jaiotzen denean, Robert, erditzean hil berri den ama baten seme osasuntsua eramateko konbentzitzen dute. Emazteari ezer esan gabe onartzen du. Umea hazi ahala, hainbat gertakari arrarok, eta apaiz baten oharpen ilunek, haurra gaizkiaren haragitzea dela sinestera eramaten dute.

Richard Donner

Zinema eta telebistako zuzendari eta ekoizle estatubatuarra eta noizbehinka komiki idazlea. Donnerrek 1961ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, X-15, Charles Bronson eta Mary Tyler Moore protagonista zituela. Bere lehen arrakasta zinematografikoa La profecía (1976) izan zen. 1978an, Donnerrek Superman zuzendu zuen. Geroago, Lady Halcón (1985), Los Goonies (1985) eta Los fantasmas atacan al jefe (1988) filmak zuzendu zituen, Arma letal seriearekin “Buddy movies” generoa biziberritzen zuen bitartean. Bera eta bere emaztea, Lauren Shuler Donner ekoizlea, The Donners ‘Company ekoiztetxearen jabeak dira, X-Men filmen seriea ekoizteagatik ezaguna. 2000. urtean, Zientzia Fikziozko, Fantasiazko eta Beldurrezko Filmen Akademiako Presidentearen Saria jaso zuen. Michael Barson zinema-historialariak idatzi zuenez, Donner “Hollywoodeko txarteldegiko arrakasta-sortzailerik fidagarrienetako bat da”.

  • Zuzendaria / Richard Donner
  • Gidoia / David Seltzer
  • Ekoizpena / Harvey Bernhard
  • Musika / Jerry Goldsmith
  • Montaketa / Stuart Baird, Ralph Kemplen
  • Aktoreak / Gregory Peck, Lee Remick, David Warner, Billie Whitelaw, Harvey Stephens, Patrick Troughton, Martin Benson, Robert Riett