JE T’AIME, JE T’AIME

1968 · Alain Resnais · Francia · 91 min

Atala:


maiatzak 9 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Claude Ridder, Catrinerekin zuen harremanak porrot egin ondoren bere buruaz beste egiteko ahaleginetik sendatzen ari da. Denboran zehar bidaiatzeko gailu berri baten probetan parte hartzea nahi duen laborategi zientifiko iluna berarekin harremanetan jarri da. Minutu batean, esperimentuak urtebete atzera eramango du. Baina makina erotu egin da, eta Ridder denborazko jauzi sail amaigabe batean harrapatuta geratuko da, bere bizitza tragikoa inolako ordenarik gabe berriro bizitzen. Bere iragana amesgaiztoa da, bertatik ihes egiten saiatzen da, eta, agian, soluzio bakarra bere heriotza izan liteke.

Alain Resnais

Zuzendari, muntatzaile eta gidoilari frantsesa. Txikitatik zinema zale amorratua, hamalau urterekin filmatu zuen bere lehen film laburra 8 mm-ko kamera batekin. Resnaisek Parisko Institut des Hautes Études Cinématographiques sortu berrian ikasi zuen, lehen promozioko kide izanik.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, muntatzaile lanetan hasi zen Nicole Védrés, François Reichenbach, François Truffaut edo Agnes Varda bezalako zine-zuzendarientzat. Aldi berean, gizarte eta arte gaiei buruzko hainbat film labur zuzendu zituen, hala nola Van Gogh (1948), Gauguin (1950), Guernica (1951), Noche y niebla (1956), Toda la memoria del mundo (1956), eta Le chant du Styrène (1958).

1959an bere lehen film luzea filmatu zuen, Hiroshima, mon amour. Marguerite Durasen gidoia zuen filma, Nouvelle vague izenekoaren izenburu nagusitzat hartu zuen kritikak.

Lehen film luze horren ondoren, El año pasado en Marienbad (1961), Muriel (1963), La guerra ha terminado (1966), Te amo, te amo (1968), Stavisky (1974), Providence (1977), Mi tío de América (1980), L’amour à mort (1984), Mélo (1986), Quiero ir a casa (1989), Smoking/ No smoking (1993), On connait la chanson (1997),En la boca, no (2003), Asuntos privados en lugares públicos (2006), eta Amar, beber y cantar (2014) etorri ziren.

Alain Resnais nazioarteko zinemaren figura handienetakoa da. 2014ko martxoaren 2an hil zen, 91 urte zituela.

  • Zuzendaria / Alain Resnais
  • Gidoia / Jacques Sternberg, Alain Resnais
  • Ekoizpena / Mag Bodard
  • Musika / Krzysztof Penderecki
  • Montaketa / Albert Jurgenson, Colette Leloup
  • Aktoreak / Claude Rich, Olga Georges-Picot, Anouk Ferjac, lain MacMoy, Vania Vilers, Ray Verhaeghe, Van Doude, Yves Kerboul, Dominique Rozan