ERADICATION

2022 · Daniel Byers. · Estados Unidos · 87 min

Atala:


maiatzak 8 / 16:15etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

Gaixotasun ezezagun batek munduko biztanle gehienak hil dituenean, odol berezia duen gizon bat isolatu egin dute, aztertzeko. Bere emaztearen segurtasunaren beldur, berrogeialdia hausten du, eta infektatu krudelek eta haien atzetik dabilen agentzia ilunak inbaditutako munduan barneratzen da.

Daniel Byers.

Zinemagile, idazle, eskalatzaile, argazkilari eta Dragones y Mazmorras jokoan maisu estatubatuarra. Bere ibilbidearen parte handia dokumentalen errealizadore gisa espedizioak grabatzen eman du. Hondurasko ibaietan zehar kartelen arrastoa jarraitu du, Afganistango mendietan barrena elurretako lehoinabar azkarraren atzetik ibili da, eta Everesten itzalean icebergen artean nabigatu du txalupan laku glazial ezegonkorretan zehar. Bere filmak eszenatoki nagusietan aurkeztu dira, Smithsonian barne, baita zinemaldietan ere, Basa Bizitzari buruzko Nazioarteko Zinemaldian, besteak beste. Munduan zehar ez dabilenean, fantasiazko, beldurrezko eta zientzia fikziozko zinema-narratibak sortzea gustatzen zaio Danieli. Frantzia eta India arteko gerrako zonbietatik hasi eta kanibal postapokaliptikoetaraino eta abdukzio estralurtarretaraino doazen bere azken film laburrek sari ugari irabazi dituzte.

  • Zuzendaria / Daniel Byers.
  • Gidoia / Harry Aspinwall, Daniel Byers.
  • Ekoizpena / Ryan Scaringe, Werner Traut.
  • Musika / Ben Heim
  • Montaketa / Harry Aspinwall, Daniel Byers.
  • Aktoreak / Harry Aspinwall, Anita Abdinezhad, Christian Masters, Ross Cowan, Claudia Minor Troyer.