EL REGRESO DE LOS MUERTOS VIVIENTES

1985 · Dan O’Bannon. · EE.UU. · 91 min

Atala:


maiatzak 11 / 19:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Armadako soberakinen denda batean lanean dagoen lehen egunean, Freddy gizajoak, konturatu barik, nerbio-gasa askatu du AEBetako edukiontzi militar sekretu batetik, sekulako izua sortuz. Gasak hilotz-armada bat itzultzen du bizitzara. Euren hilobietatik gose ikaragarriz jaikitzen dira… giza burmuinen gosez!

DAN O’BANNON

1946an St. Louis-en jaiotako gidoilari eta zinema zuzendari estatubatuarra. Beldurrezko eta zientzia fikziozko zinemara bideratu zuen bere lana, adibidez, Alien. El octavo pasajero (1979), Muertos y enterrados (1981), El trueno azul (1982), Invasores de Marte (1986) eta Desafío total (1990) filmetan parte hartuz. Zuzendari gisa historiako zonbi film onenetakotzat jotzen den El regreso de los muertos vivientes (1985) filmarekin egin zuen debuta.

  • Zuzendaria / Dan O’Bannon.
  • Gidoia / Dan O’Bannon, Rudy Ricci, John A. Russo, Russell Streiner.
  • Ekoizpena / Tom Fox.
  • Musika / Matt Clifford.
  • Montaketa / Robert Gordon.
  • Aktoreak / Clu Gulager, James Karen, Don Calfa, Thom Mathews, Beverly Randolph, John Philbin, Jewel Shepard, Miguel A. Nuñez Jr.