EL HOMBRE SIN SOMBRA

2000 · Paul Verhoeven. · EE.UU - Alemania · 119 min

Atala:


maiatzak 11 / 22:00etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Urteetako esperimentazioaren ondoren, Sebastian Caine zientzialari bikain eta harroak materia ikusezin bihurtzeko formula aurkitu du. Bere proiektuarekin obsesionatuta, bera giza kobaia gisa erabiltzera behartuko du bere taldea.

PAUL VERHOEVEN

1938an Amsterdamen jaioa, Paul Verhoevenek Herbehereetako Errege Itsas Armadarako dokumentalak eginez ekin zion zinema-ibilbideari. Verhoevenen lehen film luzea, Delicias holandesas, 1971n estreinatu zen. Hala ere, sexualitate gordina eta argumentu ildo hunkigarria uztartzen zituen bigarren filma, Delicias turcas (1973) izan zen ospe handia eman ziona. Estatu Batuetan egin zuen lehen filma Los señores del acero (1985) izan zen, baina RoboCop (1987) eta, bereziki, Desafio total (1990) eta Instinto básico (1992) izan ziren zinema-aretoetan arrakasta handia lortu zutenak. Batzuetan, bere filmetan gehiegizko indarkeria erakustea leporatu izan zaio, baina gizartean dagoen indarkeria baino ez duela erakusten erantzun du Verhoevenek.

  • Zuzendaria / Paul Verhoeven.
  • Gidoia / Gary Scott Thompson, Andrew W. Marlowe.
  • Ekoizpena / Alan Marshall, Douglas Wick.
  • Musika / Jerry Goldsmith.
  • Montaketa / Mark Goldblatt, Ron Vignone.
  • Aktoreak / Elisabeth Shue, Kevin Bacon, Josh Brolin, Kim Dickens, Greg Grunberg, Joey Slotnick, Mary Randle, William Devane, Rhona Mitra.