EL FANTÁSTICO CASO DEL GOLEM

2023 · Juan González, Nando Martínez (Burnin’ Percebes). · España · 96 min

Atala:


maiatzak 5 / 19:30etan Teatro Campos

Sinopsia

Gau osoa festan pasa ondoren, David mozkortuta erori da terraza batetik, Juan lagunaren begirada ezinduaren aurrean. Daviden gorpuak auto baten kapotaren kontra jotzen du, mila zatitan desintegratuz. Itxuraz inor ez denez eskandalizatzen, Juanek zer gertatu den jakitea erabaki du. Eta horrela, inkongruentzien eta zerutik erortzen diren pianoen labirintoan murgilduko da…

Juan González, Nando Martínez (Burnin’ Percebes).

Hainbat film luze eta labur egin dituzte 2014tik. 2020an, Super 8an filmatutako eta Bruna Cusí eta Javier Botet protagonista dituen La reina de los lagartos filmarekin harridura sortu zuten. Gaur egun, Meretricius animaziozko telesaila eta Royal Films euren hurrengo film luzea prestatzen ari dira.

  • Zuzendaria / Juan González, Nando Martínez (Burnin’ Percebes).
  • Gidoia / Juan González, Nando Martínez.
  • Ekoizpena / Roberto Butragueño, Pedro Hernández Santos.
  • Musika / Sergio Bertran.
  • Montaketa / Juliana Montañés.
  • Aktoreak / Javier Botet, Luis Tosar, Anna Castillo, Roberto Álamo, Bruna Cusí, Brays Efe, Nao Albert, Clara Sans, Vianessa Castaños, Mario Mayo, Héctor Abad.