APPS

2021 · Sandra Arriagada, Camilo León, Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga, Samot Marquez · Chile · 91 min

Atala:


maiatzak 11 / 19:50etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

APP batek misterioari eta izugarrikeriari ateak irekiko dizkien bost istorio. Emakume gazte bat, botere-esfera handietarako abusuak online transmititzen dituen sare beldurgarri bateko perbertitu talde baten eskuetan. Bere bizilagunek, inoiz entzun nahi ez zituzketen sekretu ilunak ezkutatzen dituztela dakien voyeur bat. Online maitasun hitzorduak lortzeko aitak erabiltzen duen ume txiki batek bere burua defendatzeko ahalmen handia aurkituko du bere baitan. Adiskide talde bat Internetez errentan hartutako etxola eder baterako bidean doa, eta negozio horren atzean ezkutatzen den talde okultistaren eskuetan eroriko da. Albiste-aplikazio berezi bateko kide den neska gazte bat.

Sandra Arriagada, Camilo León, Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga, Samot Marquez

Generoan esperientzia handia duten zinemagile txiletarrak, euren ikuspegi desberdinak uztartzen dituen proiektu koralean elkarrekin. Sandra Arriagada zinemagilea eta genero fantastikoko komiki egilea da. Lucio A. Rojasek Sendero (2015) etaTrauma (2018) zuzendu ditu. Samot Marquez Entre las sombras (2013) etaJazmin (2018) lanen arduraduna da. José Miguel Zúñigak Contra el diablo zuzendu zuen 2018an eta Camilo León Leak (2020) eta Frecuencia (2020) film laburren zuzendaria da.

  • Zuzendaria / Sandra Arriagada, Camilo León, Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga, Samot Marquez
  • Gidoia / Sandra Arriagada, Diego Ayala, Camilo León, Lucio A. Rojas, José Miguel Zúñiga
  • Ekoizpena / Lucio A. Rojas, José Miguel Zuñiga
  • Musika / Kekoyoma, Ignacio Redard, Tonosfera
  • Montaketa / Camilo León, Lucio A. Rojas, Cristian Toledo, José Miguel Zúñiga
  • Aktoreak / Tutú Vidaurre, Clara Kovacic, Fernanda Finterbusch, León Arriagada, Néstor Cantillana, Javiera Contador, Justinne Córdova, Ximena del Solar