AL MORIR LA MATINÉE

2020 · Maximiliano Contenti · Uruguay · 87 min

Atala:


maiatzak 12 / 18:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

90eko hamarkada. Itxura guztien arabera, ikus-entzule gutxi bildu dituen zine-areto bateko funtzioa baketsua izango da. Baina euriak hiltzaile isil bat ekarri du aretora. Proiekzioaren ardura duen gazteak mehatxu horri aurre egin beharko dio bere bizitza eta ikus-entzuleena salbatu nahi baditu.

Maximiliano Contenti

Montevideon jaio zen 1984an. Modu autodidaktan hasi zen zinemaz interesatzen. Film labur ugari egin ditu, eta baita film luze independente bat ere, Muñeco Viviente V, nazioarteko jaialdietan hautatu eta sarituak. Zuzendari gisa egiten du lan publizitatean eta telebistan, hainbat ekoiztetxerentzat. 2013an Yukoh Films ekoiztetxea sortu zuen. Gaur egun Tomte egiten ari da, genero fantastikoko bere hurrengo film luzea, besteak beste.

  • Zuzendaria / Maximiliano Contenti
  • Gidoia / Maximiliano Contenti, Manuel Facal
  • Ekoizpena / Maximiliano Contenti, Alina Kaplan, Lucía Gaviglio Salkind
  • Musika / Hernán González
  • Montaketa / Santiago Bednarik
  • Aktoreak / Luciana Grasso, Ricardo Islas, Julieta Spinelli, Franco Duran, Pedro Duarte, Yuly Aramburu, Hugo Blandamuro, Daiana Carigi, Valeria Martínez Eguizabal