Epaimahaiaren saria Sekzio Ofizialeko film luze onenari

  • Méandre, Mathieu Turi, erabateko genero fantastikoko zinema aldarrikatzen duen proposamen erraza eta zuzena delako.

Sail ofizialeko film laburrik onenaren saria

  • Flora, Javier Khün, eszenaratze dotore eta zaindua erabiliz beldurrezko generoaren jatorri historikoetara eramateagatik.

Sail Ofizialeko euskal film labur onenari epaimahaiak emandako saria

  • Homeless Home, Alberto Vázquez, animazio teknika original eta zirraragarriaren bidez egiten duen gizarte munstro baten erretratuagatik. 

Sail ofizialeko epaimahaiaren aipamen berezia

  • Comrade Drakulich,  Márk Bodzsár, umorezko eta beldurrezko istorio bat, oso estetika landuarekin kontatzeagatik, gerra hotza oihala balitz bezala erabiliz.

Sail Ofizialeko zuzendari berritzaileenaren saria, FAS Zineclubarekin elkarlanean

  • Mother Schmuckers, Harpo Guit eta Lenny Guit, Beavis and Butthead protagonista duen Nouvelle Vagueko film baten bertsio makarra eta gaur egunera moldatua.

Sail Ofizialeko film luzeen gidoirik onenaren saria, Asociación de guionistas Vascos – Euskal Gidoigileen Elkartearekin elkarlanean

  • Come True Anthony Scott Burns, bere bilbearen originaltasuna eta asmamena direla eta, zientzia-fikzioaren bidez, ikus-entzuleak bere pertsonaiak barneratzen diren unibertso onirikora garraiatuta ikustea lortzen duelako.

Sail Ofizialeko film laburrik onenari ikusleek emandako saria

  • Si te mueres, te mato, Erik Campos.

Panorama FANTastikoa Saaileko film luze onenaren saria

  • Arboretum, Julian Richberg, Fantasiaren bidez, denboran irauten duten autoritarismoen aurrean gazteek duten ahultasuna testuinguruan jartzen duelako.

Panorama FANTastikoa film labur onenaren saria

  • Blind Eye,  Isabela Littger de Pinho, Bruno Cohen, Rohit Kelkar, Yujia Wang, Germaine Colajanni eta Rohan Deshchoug, Platonen haitzuloaren mitoa bezalako kontzeptu konplexu bat modu errazean eta irudimenez beteta berrikusteagatik.

Panorama FANTastikoa saileko epaimahaiaren aipamen berezia

  • Mom, I Befriended Ghosts, Sasha Voronov, Ingurumeneko hondamendien aurreko gizartearen noraezari buruzko istorio intimista kontatzeko orduan erakusten dituen teknika bikainarengatik eta poetika bisualarengatik.