JAUME BALAGUERÓ – FANT SARIA

fant-de-honor-jaume-balaguero

Lleidan jaiotako zinema zuzendaria eta gidoilaria. Zineman hasi aurretik, kazetari eta irrati-aurkezle aritu zen. Bere lehen lan zinematografikoa Alicia (1994) film laburra izan zen. 1999an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Los sin nombre, Ramsey Campbellen eleberriaren egokitzapena. Urte horretako Europako film fantastiko onenaren Urrezko Méliès saria eman zion eta hamabost sari baino gehiago jaso zituen nazioarteko hainbat jaialditan. Ondoren, Darkness (2002), Frágiles (2005) eta 2007an, Paco Plazarekin batera, kritikari eta txarteldegiari dagokienez arrakastatsua izan zen [REC] filma etorri zen, beldurrezko sagarik ezagunenetako baten jatorri bihurtu zena. Bere filmografiaren beste izenburu aipagarri batzuk Mientras duermes (2011), Musa (2017) eta Way Down (2021) bere azken lana dira.