Bilboko Zinemaldi Fantastikoak–FANTek, Bilboko Udalak antolatuta, 2021ko maiatzaren 7tik 14ra ospatuko dena, bertan parte hartzeko lanak aurkezteko epea zabaldu du.

Film horiek jasotzeko muga otsailaren 21ean, igandean, itxiko da, eta zinemaldian parte hartzeko lanen aurkezpen-prozesuari buruzko xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus webgunean kontsulta daitezke.

2021eko FANT edizio honetan, Zinemaldiak bere sariei eutsiko die film luzearen arloan: sail Ofizialeko Film Onenaren saria 3.500 eurokoa izango da, eta fantasiazko Panoramako Film Onenaren saria 2.250 eurokoa.

Gainera, aurtengo edizioan, Zinemaldiak Sail Ofizialeko film luzeei ematen zaizkien ohorezko sariak ere mantenduko ditu: gidoi Onenaren Saria (Euskal gidoilarien Elkarteak emana) eta Zuzendaritza berritzaileenaren Saria (FAS zineklubak emana).

FANT Zinemaldi Fantastikoak ere bere Fantrobia Saria emango du, azken urteetan fantasiazko zinemagintzaren balio gorakorra izan duen pertsona bati ematen zaiona.

SARE SOZIALAK:

#Fant27
www.bilbaokultura.eus
fantbilbao.eus