(Bilbon, 2022ko maiatzaren 10ean).- FANT Zinemaldi Fantastikoak, Bilboko Udalak antolatuta, maiatzaren 14an, larunbata, 28. edizioa itxiko du. Zinemaldiak, gaur, Patrick Ridremontek zuzendutako “The Advent Calendar” izeneko beldurrezko thrillerra aurkeztu du gaur.

Zinemaldiko Sail Ofizialean parte hartzen duen filma aurkezteko prentsaurrekoan, Leire Artigue, FANTeko koordinatzailea, eta Patrick Ridremont, filmaren zuzendaria, izan dira.

The Advent Calendar” filmak Eva aurkezten du. Hiru urte dira paraplegikoa dela. Bere urtebetetzerako, Abendu egutegi bitxi bat jasoko du opari gisa. Baina egunero gozoki tradizionalak aurkitu beharrean, ezusteko kezkagarriak aurkitzen ditu, batzuetan atseginak, askotan beldurgarriak eta gero eta odoltsuagoak. Aurten, Gabonak mortalak izango dira!

Patrick Ridremont, 1991tik jardunean ari den aktorea, 2012an zuzendari bihurtzea erabaki zuen “Dead Man Talking” filmarekin. “The Station” (2017) izeneko beldurrezko film laburra zuzendu eta gero, “The Advent Calendar” lanarekin itzuli da generora.

Filma bihar, maiatzaren 11n, izango da ikusgai, 18:00etan, Gólem – Alhóndiga zinemetako 1. aretoan.

LE CALENDRIER / THE ADVENT CALENDAR

Trailer

Frantzia – Belgika 2021 / 104 min. 

Zuzendaritza: Patrick Ridremont.

Gidoia: Patrick Ridremont.

Ekoizpena: Virginie Ogouz.

Musika: Thomas Couzinier, Frédéric Kooshmanian.

Montaketa: Thierry Delvigne.

Aktoreak: Eugénie Derouand, Honorine Magnier, Clément Olivieri, Janis Abrikh,Cyril Grnier, Vladimir Perrin, Fabien Jegoudez, Jerõme Paquatte.

FANTen Sail Ofiziala aurten ere programazio anitza eta askotarikoa izateagatik nabarmentzen da. Bere aukeraketak 18 titulu biltzen ditu, guztiak Bilbon estreinaldiak, baina, gainera, horietako bi lehen aldiz izango dira ikusgai Estatuan: “Midnight“(2021, Hego Korea, Oh- Seung Kwon), eta “We Are Living Things” (2021, , AEB, Italia eta Txinako Koprodukzioa, Antonio Tibaldi). 

Atal honetan beste film hauek leihatuko dira: El Apego” (2021, Arg, Valentín Javier Diment); “Bloody Oranges” (2021, Fra, Jean-Christophe Meurisse); “The Boy Behind The Door” (2021, AEB, David Charbonier, Justin Powell); “The Cellar” (2022, Irl, Brendan Muldowney); “Freaks Out” (2022, Ita/Bel, Gabriele Mainetti); “How To Deter A Robber” (2020, AEB, Maria Bissell); “Let The Wrong One In” (2021, Irl, Conor McMahon); “Más Allá De Los Dos Minutos Infinitos” (2020, Jap, Junta Yamaguchi); “Pig” (2021, AEB/EB, Michael Sarnoski); “Seance” (2021, AEB, Simon Barrett); “The Secret Of Sinchanee” (2021, AEB, Steven Grayhm); “Son” (2021, Irl/AEB/EB, Ivan Kavanagh); “The Spine Of Night” (2021, AEB, Philip Gelatt, Morgan Galen King); “Wyrmwood: Apocalypse” (2021, Aus, Kiah Roache-Turner) eta “Y Todos Arderán” (2021, Esp, David Hebrero).

18ek Film Luze Onenaren FANT 2022 Saria (3.500 euro), Gidoi Onenaren Saria (Euskal Gidoilgileen Elkarteak emanak) eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria (FAS Zineklubak emanak) irabazteko aukera dute.

SARRERAK

 

Prentsarako eskuragarri dauden materialak hemen kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK:

#FANT28