17:30h - igandea maiatzak 5

EL BOSQUE DEL LOBO

Sala 2 Cines Golem – Alhóndiga
Iraupena:90 min
Jatorria:Espaina
Urtea:1970

Benito Galiziako herrietan zehar dabilen saltzaile ibiltaria da. Batzuetan, desagertzera eramaten duten epilepsia erasoak izaten ditu bat-batean. Baina zenbaiten ustez, otso bihurtzen da.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Pedro Olea

Bilbon jaioa, Pedro Oleak Ekonomia ikasketak hasi zituen, baina bere zinemarekiko pasioak, Madrilera eraman zuen Zinema Eskola Ofizialean (E.O.C.) ikastera. Bere ibilbideko lehen arrakasta El bosque del lobo (1970) bere hirugarren film luzearekin lortu zuen. 1974tik aurrera, harreman profesional emankorra hasi zuen José Frade ekoizlearekin, eta, besteak beste, Pim, pam, pum... ¡Fuego! (1975), edo Un hombre llamado flor de otoño (1978) proposamen interesgarriak filmatu zituen haren ekoiztetxearekin. Laurogeita hamarreko hamarkadan Espainiako zinemaren industrian finkatu zen, El día que nací yo (1991), hiru Goya sari irabazi zituen El maestro de esgrima (1992), Morirás en Chafarinas (1995) eta Más allá del jardín (1996) filmak eginez, besteak beste. 2000tik aurrera zinemagileak bere ohiko zuzendari lana produktore lanarekin tartekatzen du.

Ficha teknikoa
Gidoia :Juan Antonio Porto, Pedro Olea, Carlos Martínez-Barbeito
Ekoizpena :Pedro Olea
Musika :Antonio Pérez Olea
Montaketa :José Antonio Rojo
Aktoreak :José Luis López Vázquez, Amparo Soler Leal, Antonio Casas, John Steiner, Nuria Torray, María Fernanda Ladrón de Guevara, Alfredo Mayo, Víctor Israel