09:30h - igandea maiatzak 5

DEVIANT

* Abonatu eta akreditatuentzako emanaldia
Azkuna Zentroa - Auditorio
Iraupena:82 min
Jatorria:Espaina
Urtea:2023

Javier, 45 urteko gizon ezkondua eta bizitza monotonoa duena da. Lagun batek hitzorduen app bat probatzeko tentatzen du. Bertan, mezu pikanteekin eta argazki ausartekin liluratuko duen Monica gaztea ezagutuko du. Monicak gau erromantiko bat elkarrekin pasatzera gonbidatzen duenean, Javier haren etxera joan eta Oscarren, mendeku bila ari den soziopataren, tranpan eroriko da.

Zuzendaritza
Zuzendaritza:Daniel M. Caneiro

Zinema, telebista eta publizitate proiektuekin nazioarteko sariak irabazi dituen zuzendari, gidoilari, ekoizle eta muntatzailea. 2017an, Sitgeseko Nazioarteko Fantasiazko Zinema Jaialdian Etorkizun handieneko Zuzendariaren saria lortu zuen. El cerro de los dioses (2019) film luzearekin egin zuen debuta. Deviant da zuzendari eta gidoilari gisa egin duen bigarren film luzea.

Ficha teknikoa
Gidoia:Daniel M. Caneiro
Ekoizpena:Kevin Iglesias, David Pérez Sañudo, Elena Maeso, Agustín Delgado, Sergi Casamitjana, Daniel M. Caneiro.
Musika:Nerea Alberdi
Montaketa:Iñigo San Juan
Aktoreak:Alain Hernández, Fernando Albizu, Itziar Aizpuru, Gorka Aginagalde, Lander Otaola,Gastón Haag, Usue Álvarez, Susana Soleto, Inge Ugarte, Inés Fernández, Noelia Domínguez, Urko Olazabal, Ylenia Baglietto.