Erronka Garbia

Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen programarekin bat etorriz, ekitaldi jasangarria hauxe da: ingurumen inpaktu posibleak gutxitzeko moduan eta komunitate anfitrioiarentzat eta eraginpeko guztientzat legatu onuragarria uzteko moduan diseinatzen, antolatzen eta garatzen den ekitaldia.

Ekitaldi horien diseinuan eta antolamenduan ingurumen neurriak ezartzen direla ziurtatzeko, Ihobek Erronka Garbia izeneko metodologia garatu du. Prozedura horri esker, ekitaldiak antolatzen direnean ingurumenarekin lotuta sortzen diren inpaktu negatiboak arintzen dira.

Erronka Garbia-Ekitaldi Jasangarria ziurtagiriaren helburua da bertaratutako pertsonak eta erakunde antolatzaileak kontzientziatzea ekitaldien garapenari lotutako inpaktu negatiboak arintzeko beharraz.

2022tik, FANTek Erronka Garbia zigilua lortu du, ekitaldi jasangarritzat hartzen duena. Erronka Garbiak honako sei jarduera-ardatz hauek jasotzen ditu, horien guztien zeharkako ardatz gisa sentsibilizazioa hartuta: mugikortasuna, energia, ura, erosketak, azpiegiturak eta hondakinak.

FANTen ingurumen-helburu nagusiak hauek dira:

Gainera, FANT 2024k ingurumen-kontzientziazioko kanpaina berri bat dakar, Zinemaldiko programako film bakoitzaren aurretik proiektatuko den spot bat, gure ekintza eta ohituretan iraunkortasuna hobetzeko neurriei buruzko komunikazioa indartzeko helburuarekin.