LA PARADOJA DE ANTARES
LA PARADOJA DE ANTARES
2022 · Luís Tinoco. · España · 96 min
Atala:
maiatzak 7 / 19:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)
Alexandra, irrati-teleskopio batean guardian dagoen zientzialaria da eta giza-bizitzako galdera handienetako bati erantzun diezaiokeen seinale bat jaso du. Ordu pare bat besterik ez ditu egiaztatzeko, baina ustekabeko familia-arazo batek barne-borroka sortuko dio unibertsoko misterio handienetako bat argitzeko erlojuaren aurkako lasterketan.
Goya Sarirako eta bi Gaudi Sarietarako izendatutako gidoilari eta zuzendaria. 3D animazioaren eta ikusizko efektuen mundutik dator, eta arlo horretan zinemako eta telebistako ehun bat lanetan hartu du parte VFXen gainbegirale gisa. Film horien artean zinemako ekoizpen handiak nabarmentzen dira, hala nola Interstellar (2014), Hellboy (2019) eta Hércules (2014). Caronte (2017) bere hirugarren film laburrarekin, nazioarteko 65 sari eta 200 aukeraketa ofizial lortu zituen mundu osoko zinemaldietan. La paradoja de Antares da bere lehen film luzea, berak idatzi, ekoiztu eta zuzendua.
- Zuzendaria / Luís Tinoco.
- Gidoia / Luís Tinoco.
- Ekoizpena / Luís Tinoco.
- Musika / Arnau Bataller.
- Montaketa / Frank Gutierrez, Luís Tinoco.
- Aktoreak / Andrea Trepat, Aleida Torrent, Jaume de Sans, David Ramírez, Ferran Vilajosana.