SWALLOW
SWALLOW
2019 · Carlo Mirabella-Davis · AEB - Estados Unidos – USA · 94 min
Atala:
azaroak 11 / 20:45etan Golem Alhóndiga (Sala 2)
Hunterrek, haurdun dagoela jakin berri duen etxekoandreak, ezagutzen ez duen arrazoiren batengatik, bere osasunerako arriskutsuak diren gauzak kontsumitzeko tentazioa sentitzen du. Senarrak eta familiak bere bizitzaren gaineko kontrola areagotzen duten bitartean, bere obsesio berriaren atzean dagoen sekretu ilunari aurre egin beharko dio.
New Yorken jaioa, Carlo Mirabella-Davis haurtzarotik geratu zen liluratuta narrazioarekin eta zinearekin. Unibertsitateko Masterreko tesiko proiektu gisa filmatutako Knife Point (2009) Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Ondoren, The Swell Season (2011) dokumentala zuzendu zuen.
- Zuzendaria / Carlo Mirabella-Davis
- Gidoia / Carlo Mirabella-Davis
- Ekoizpena / Mollye Asher
- Musika / Nathan Halpern
- Montaketa / Joe Murphy
- Aktoreak / Haley Bennett, Austin Stowell, Denis O’Hare, Elizabeth Marvel, David Rasche, Lauren Vélez