WOLFMAN’S GOT NARDS

2018 · Andre Gower · AEB - EE. UU. - USA · 91 min

Atala:


maiatzak 4 / 17:40etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

1987an estreinatu zenean, The Monster Squad (Una pandilla alucinante) porrota izan zen kritikarien esanetan, eta txarteldegiko emaitzak ikusita, inorengan ardura handirik piztu ez zuen filma izan zen. Baina azken hiru hamarkadetan, ahoz-ahokoaren ondorioz, kultur fenomeno bilakatu da. Dokumental honek sakonean aztertzen ditu, filmaren prestakuntza, jasotako erantzuna, kultu izaera eta berpizkundea. Antzezleekin, ekipoarekin, gidoilariekin, zuzendariekin, akademikoekin eta hasierako kritikariekin egindako elkarrizketen eta orain arte inoiz ikusi gabeko irudien bitartez, hogeita hamar urte baino gehiagoz filma bizirik iraunaraztea lortu duten eta euren inadaptatuta daudela onartzen duten ikus-entzuleengan zentratzen da.

  • Zuzendaria / Andre Gower
  • Gidoia / Andre Gower, Henry Darrow McComas
  • Ekoizpena / Nicholas Caprio, Aaron Kunkel, Craig Piligian
  • Montaketa / Henry Darrow McComas