WE ARE LIVING THINGS

2021 · Antonio Tibaldi · EE.UU. / China / Italia · 96 min

Atala:


maiatzak 10 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Solomon paperik gabeko etorkin mexikarra da, eta Brooklyngo birziklatze-lantegi baten atzealdean bizi da. Kasualitatez, Txuiao ezagutu du. Txinatik ihes egin du, bere aitak errefusatu egin du ovni batek bahitu duela uste duelako. Hirian bakarrik, bere bizitza arriskuan jarriko duen proxeneta batekin elkartu da. Solomonek neurri zorrotzak hartuko ditu Txuiao salbatzeko, eta horiei esker, bi iheslariek ihes egin eta Arizonara joan ahal izango dute. Behin basamortuan, Solomonek iraganeko deabruei aurre egin beharko die. Txuiaok etorkizunerako itxaropen berritua ematen dio eta elkarrekin erantzunak bilatzen dituzte zeruetan.

Antonio Tibaldi

Antonio Tibaldi Australian jaio eta New Yorken bizi den zinemagile italiarra da. Bere fikziozko film luzeek eta dokumentalek sari ugari irabazi dituzte eta Sundanceko, Donostiako, Rotterdameko, IDFAko eta Tribecako jaialdietan proiektatu dira. Bere kredituen artean On My Own (1992), Little Boy Blue (1997) etaClaudine ‘s Return (1998) daude. Nazio Batuen Telebistarentzat lan egin du 15 urte baino gehiagoz, mundu osoan behar bezala salatu ez diren istorioak erakusten dituzten film dokumentalak zuzentzen.

  • Zuzendaria / Antonio Tibaldi
  • Gidoia / Álex Lora, Antonio Tibaldi
  • Ekoizpena / Fan HE, Andrew K. Li, Antonio Tibaldi
  • Musika / Amedeo Ursini
  • Montaketa / Álex Lora
  • Aktoreak / Jorge Antonio Guerrero, Xingchen Lyu, Zao Wang, O-lan Jones, Paul Cooper, Blanca Vivancos, Alfonso Rey, Allison Tibaldi, Kenny Chin