UNEARTH

2020 · John C. Lyons, Dorota Swies · AEB · 93 min

Atala:


maiatzak 10 / 15:00etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Auzoko bi familia nekazarik, horietako batek bere lurra gas natural enpresa bati errentan ematea erabakitzen duenean, euren arteko harremanak tenkatu egiten direla ikusiko dute. Gero eta tentsio handiagoaren erdian, lurra zulatu egiten da, eta zerbait beldurgarria eta lurrazalaren sakonean aspalditik ezkutuan egon dena askatzen da.

John C. Lyons, Dorota Swies

John C. Lyons idazle eta zuzendaria da, Lyons Den Productionsen jabeetako bat. Schism (2008) eta There Are No Goodbyes (2013) bere film luzeak mundu osoko zinemaldietan proiektatu dira eta sari ugari jaso dituzte.

Dorota Swies, Lyons Den Productionsen jabeetako bat da, eta produktore, argazki-zuzendari eta editore lanetan aritu da. Unearth bere debuta da zuzendaritzan.

  • Zuzendaria / John C. Lyons, Dorota Swies
  • Gidoia / Kelsey Goldberg, John C. Lyons
  • Ekoizpena / Marc Blucas, John C. Lyons, Allison McAtee, Dorota Swies
  • Musika / Jane Saunders
  • Montaketa / John C. Lyons, Dorota Swies
  • Aktoreak / Adrienne Barbeau, Marc Blucas, Brooke Sorenson, Allison McAtee, Rachel McKeon, P.J. Marshall, Monica Wyche, Chad Conley, Lauren Valentine