TIEMPOS FUTUROS

2022 · V. Checa · España · 88 min

Atala:


maiatzak 8 / 19:50etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

11 urteko Teo, euririk egiten ez duen hiri batean erauntsia sortu nahi duen makina misteriotsu batean ari da lanean Luisekin, aitarekin. Luisek, funtzionatzea lortzearekin obsesionatuta, makina arriskuan jarriko du, agintarien etengabeko enbargoak direla eta. Teo, aitari lagundu nahian, Raiza eta Baca bi anaia bikiak buru dituen espioi gazte talde batekin nahasten da. Une horretatik aurrera, Teok zalantzan jarriko du aitaren obsesioa, eta makinaren izaera ezkutua argituko du.

V. Checa

Fikziozko hiru film labur zuzendu ditu: Jauregui (2009), Louis Trent (2014) etaPerform (2017). Locarno Filmmakers Academy eta Berlinale Talents izenekoetan hartu du parte. Zuzendari, gidoilari eta ekoizle gisa egindako lan pertsonalak mundu osoko hainbat zinemaldi eta bideo-erakustalditan proiektatu dira. Gaur egun, bere hurrengo filma prestatzen ari da: La trágica muerte de un adolescente pistolero.

  • Zuzendaria / V. Checa
  • Gidoia / V. Checa, Victor Huizar
  • Ekoizpena / Christoph Hahnheiser, Josune Hahnheiser, Ángeles Hernández, David Matamoros
  • Musika / Javier ‘Tasio’ Ovejero, Jose Tena Vázquez
  • Montaketa / Miqy de la Barra
  • Aktoreak / Paulina Bazán, Lorenzo Molina, Jose Flores, Jeremi Garcia, Fernando Bacilio