THE POOL

2019 · Ping Lumpraploeng · Tailandia - Thailand · 91 min

Atala:


azaroak 10 / 15:00etan Azkuna (Sala 1)

Sinopsia

Young Dayk bertan behera utzitako igerileku batean iragarki bat errodatzen ari den
filmazio talde batentzat egiten du lan. Filmaketaren ondoren, Dayk pixka bat
erlaxatu nahi du, eta lo geratuko da igerilekuko koltxoneta baten gainean. Esnatzen
denean, igerilekuko ura husten ari da. Bere inguruan horma lauak altxatzen dira.
Ezinezkoa zaio igerilekuaren ertzera heldu. Taldeko gainerako kideak aspaldi joan
dira euren etxeetara. Dayren neska-laguna istripu baten ondorioz igerilekura erori
eta krokodilo bat agertzen denean, biziraupenerako borroka gupidagabea hasiko da.

Ping Lumpraploeng

1966an jaio zen Bangkoken. Antzezlea, gidoilaria eta zuzendaria da. Noodle Boxer
(2006) eta Dreamaholic (2009) lanengatik da ezaguna. Thailandiako Zine Elkarte
Nazionalaren sarirako izendatuta egon da.

  • Zuzendaria / Ping Lumpraploeng
  • Gidoia / Ping Lumpraploeng
  • Ekoizpena / Juthathip Niramonpisan
  • Montaketa / Ping Lumpraploeng
  • Aktoreak / Theeradej Wongpuapan, Ratnamon Ratchiratham