THE MORTUARY COLLECTION

2019 · Ryan Spindell · AEB/Estados Unidos/USA · 90 min

Atala:


azaroak 12 / 19:00etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Erretiroaren atarian, ehorztetxe bateko zuzendari bitxi batek bere ibilbide luzean aurkitu
dituen istoriorik bitxienetako batzuk kontatzen ditu, baina gauzek bira fantasmagorikoa
hartuko dute azken istorioa… berea dela jakiten duenean.

Ryan Spindell

Ryan Spindell, aurri egoeran zegoen sorgindutako etxe batean hazi zen, Maineko kostalde
ahaztuan, eta, beraz, pentsatzekoa denez, trebetasun sozial bikainak ditu. Arteekiko zuen
berezko zaletasunak eta The Twilight Zone-rekin zuen obsesioak narrazio beldurgarrien bide
ilun eta bihurritik eraman zuten, eta ez zen inoiz gaixotasun horretatik sendatu. Gidoi eta
zuzendaritza master batean graduatu ondoren, Ryan Los Angelesera joan zen, eta bertan

Trapdoor Pictures sortu zuen. Hurrengo urteetan, Ryanek eta bere taldeak dozena bat film
labur eta dokumental baino gehiago egin zituzten. The Mortuary Collection da bere
lehenengo film luzea.

  • Zuzendaria / Ryan Spindell
  • Gidoia / Ryan Spindell
  • Ekoizpena / Christopher Alender, Matthew Anderson, Nathaniel Beaver, Gates Bradley, Todd Breau, Lara Cuddy, Mark E. Davidson, Allison Friedman, Ben Hethcoat, Sara Kordy, Rich Mento, Jacob Motz, T. Justin Ross, David A. Smith, Ryan Spindell
  • Musika / Mondo Boys
  • Montaketa / Eric Ekman, Joseph Shahood
  • Aktoreak / Barak Hardley, Jacob Elordi, Brennan Murray, Ema Horvath, Michael Bow, Anthony Fontana