THE HOST

2006 · Bong Joon Ho · Hego Korea · 120 min

Atala: FANT MAISUAK 2021


maiatzak 10 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Munstro bat Han ibaitik irten da, Seulen, eta biztanle guztiak erasotzen hasi da. Biktima baten familiak ahal duen guztia egingo du haren hatzaparretatik erreskatatzeko.

Bong Joon Ho

Daegun, Hego Korean, jaio zen 1969an. 2000. urtean debutatu zuen bere herrialdeko txarteldegietatik arrakasta handirik lortu barik igaro zen Barking Dogs Never Bite komedia beltzarekin. Hiru urte geroago lortu zuen bere lehenengo arrakasta handia, Hego Korean eta nazioartean, Memories of Murder (2003) thriller bikainarekin. Ibilbide arrakastatsuak The Host (2006), Mother (2008), Snowpiercer (2013) eta Okja (2017) lanekin jarraitu zuen, eta iaz Parasite aurkeztu zigun. Lan horrekin behin betiko arrakasta lortu du mundu osoan, Estatu Batuetako Zine Akademiaren sarien azken edizioan 4 Oscar sari lortu ondoren, horien artean film onenaren eta zuzenari onenaren sariak.

  • Zuzendaria / Bong Joon Ho
  • Gidoia / Bong Joon Ho, Won-jun Ha, Chul-hyun Baek
  • Ekoizpena / Yong-bae Choi, Neung-yeon Joh
  • Musika / Byung-woo Lee
  • Montaketa / Sun-min Kim
  • Aktoreak / Kang-ho Song, Hee-Bong Byun, Hae-il Park, Doona Bae, Ko Asung, Dal-su Oh, Jae-eung Lee, Dong-ho Lee, Je-mun Yun