SWEETIE, YOU WON’T BELIEVE IT

2020 · Yernar Nurgaliyev · Kazakhstán · 84 min

Atala:


maiatzak 11 / 17:05etan Golem Alhóndiga (Sala 1)

Sinopsia

Dena nahiko modu arruntean hasten da, ezkondutako bikote gazte baten borrokarekin. Senarrak bi lagunekin ihesaldi bat egitea erabakiko du: zorigaiztoko negozio gizon batekin eta udaltzain batekin. Baina arrantza-egun lasai baten ordez, zenbait gertakari misteriotsu izango dituzte zain.

Yernar Nurgaliyev

Kazakhstanen jaioa. Argiztapen-diseinatzaile, produkzio-diseinatzaile eta editore gisa egin du lan. 100 musika bideo baino gehiago egin ditu azken 10 urteotan Kazakhstango artista ospetsuenentzat. 2015ean hasi zen telesailetako zuzendari lanetan. 2017an zine zuzendari gisa debutatu zuen Brother or Marriage? komediarekin. Ondoren, Sisitay (2018), Classmates (2018), Destiny Station (2019) eta I Love You (2019) zuzendu ditu. Sweetie, You Won’t Believe It da bere azken filma.

  • Zuzendaria / Yernar Nurgaliyev
  • Gidoia / Zhandos Aibassov, Yernar Nurgaliyev, Daniyar Soltanbayev, Il’yas Toleu, Anuar Turizhigitov, Alisher Utev
  • Ekoizpena / Zhandos Aibassov, Azamat Dulatov, Yernar Nurgaliyev, Timur Shevchenko
  • Musika / Nazarbek Orazbekov
  • Montaketa / Yernar Nurgaliyev
  • Aktoreak / Daniar Alshinov, Yerkebulan Daiyrov, Asel Kaliyeva, Rustem Zhaniyamanov.