SNOWPIERCER

2013 · Bong Joon Ho · Hego Korea, Txekiar Errepublika · 126 min

Atala: FANT MAISUAK 2021


maiatzak 12 / 16:15etan Golem Alhóndiga (Sala 2)

Sinopsia

Klimari buruzko esperimentu batek huts egin eta munduan zegoen bizi aztarna oro hil du, Snowpiercer izenekoan, mundu osoan bidaiatzen ari den trenean, dauden zorioneko pertsona gutxi batzuk izan ezik. Klase sistema berria sortzen da bertan.

Bong Joon Ho

Daegun, Hego Korean, jaio zen 1969an. 2000. urtean debutatu zuen bere herrialdeko txarteldegietatik arrakasta handirik lortu barik igaro zen Barking Dogs Never Bite komedia beltzarekin. Hiru urte geroago lortu zuen bere lehenengo arrakasta handia, Hego Korean eta nazioartean, Memories of Murder (2003) thriller bikainarekin. Ibilbide arrakastatsuak The Host (2006), Mother (2008), Snowpiercer (2013) eta Okja (2017) lanekin jarraitu zuen, eta iaz Parasite aurkeztu zigun. Lan horrekin behin betiko arrakasta lortu du mundu osoan, Estatu Batuetako Zine Akademiaren sarien azken edizioan 4 Oscar sari lortu ondoren, horien artean film onenaren eta zuzenari onenaren sariak.

  • Zuzendaria / Bong Joon Ho
  • Gidoia / Bong Joon Ho, Kelly Masterson, Jacques Lob, Benjamin Legrand, Jean-Marc Rochette
  • Ekoizpena / Tae-sung Jeong, Wonjo Jeong, Tae-hun Lee, Steven Nam, Park Chan-wook
  • Musika / Marco Beltrami
  • Montaketa / Steve M. Choe, Changju Kim
  • Aktoreak / Chris Evans, Kang-ho Song, Ed Harris, John Hurt, Tilda Swinton, Jamie Bell, Octavia Spencer, Ewen Bremner