SISIFO

2020 · Markel Goikoetxea Markaida · · 9 min

Atala:


maiatzak 8 / 18:30etan Azkuna Zentroa Auditorioa

Sinopsia

Urrutiko tiro baten oihartzunak ihesa geldiarazten dio. Jakin-minak leherketaren lekuraino bultzatzen du eta gizon inerte bat aurkitzen du ume baten oinetan.

Dena hain ezaguna egiten zaio…

Umeari laguntzen saiatzen da, nolabait, bere buruari laguntzeko.

Gogoratzen ahalegintzen da, gogoratzen du.

Bere garondoan sentitu duen eskopeta-kanoiaren hotzak bere pentsamenduetatik ateratzen du.

BANG!

Bere aita hiltzeak dakarren erruaren zama eramatera kondenatua, bere itzaletik ere ihes egiten jarraitzen du.

  • Zuzendaria / Markel Goikoetxea Markaida